Bidaiarien sarrerak %9,7 gehitu ziren urtarrilean Euskadiko hoteletan

Actualizado: viernes, 20 febrero 2015 11:02
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

   Guztira 125.784 bidaiariren sarrerak erregistratu ziren joan den urtarrilean Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotel establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 11.131 gehiago, hau da, %9,7ko gehikuntza. Herrialdeka, bidaiarien sarrerak %14,4 gehitu ziren Araban, %12,1 Gipuzkoan eta %6,6 Bizkaian, Eustaten datuen arabera.

   Bestalde, gaualdiak 219.242 izan ziren joan den urtarrilean, aurreko urteko hil berean baino 21.417 gehiago, hots, %10,8ko hazkundea. Gaualdiek bilakaera positiboa izan zuten hiru lurraldeetan ere: Gipuzkoan %13,4, Araban %11,7 eta Bizkaian %8,7.

   Espainiako Estatuko bidaiariak %9,7 gehitu ziren aurreko urteko urtarrilaren aldean, eta atzerrikoak berdintsu: %9,8. Araban Estatukoak %14,9 gehitu ziren, eta atzerritarrak %12,4; Bizkaian Estatukoek %7,2 egin zuten gora, eta atzerritarrek %5; eta Gipuzkoan Estatukoak %10,8 gehitu ziren eta atzerritarrak %15,1.

   Batez besteko egonaldia 1,74 egun izan zen joan den urtarrilean, 2014ko hil berean 1,73 egun izan zelarik. Araban lehengo urteko 1,77 egunetik aurtengo 1,73 egunera laburtu da; Bizkaian 1,72tik 1,75era luzatu; eta Gipuzkoan 1,72tik 1,74ra luzatu.

   Plazakako betetze maila %2,7 handitu zen EAE osoan, iazko urtarrileko %25,2tik aurtengo %27,8ra. Araban %2,8 gehitu zen, iazko %22,2tik aurtengo %25era; Bizkaian %2,7 gehitu zen, %25,5etik %28,2ra; eta Gipuzkoan %2,5 gehitu zen, %26,2tik %28,7ra.

   Gelakako betetze maila %2,6 gehitu zen EAE osoan, eta okupazioa %36,3 izan zen. Araban %3,4 gehitu zen, betetze maila okupazioa %33,2ra helduz; Bizkaian %3,1 igo zen (%38ra), eta Gipuzkoan %1,5 (%35,4).
Okupaziorik handienak urtarrilean Donostian (%34,2), Bilbon (%32,4) eta Arabako Errioxan (%31,6) izan zen.

   Asteko eguna aintzat hartuta, joan den urtarrilean, EAE osoan, okupaziorik handiena, %35,1ekoa, asteburuetan izan zen, lanegunetan %24,4koa izan zen bitartean.

LANDA TURISMOA

   Bestalde, EAEko landa turismoko ostatuetan 3.510 bidaiariren sarrerak erregistratu ziren urtarrilean, hau da, aurreko urteko hil berean aldean %12,4 gehiago. Lurraldeka, Araban %7,1 jaitsiera izan zen sarreretan, baina Bizkaian %41,2ko eta Gipuzkoan %11,4ko gehikuntzak.

   Halaber, atzerritarren 237 sarrera izan ziren urtarrilean, aurreko urteko hil berean baino %37,6 gutxiago eta sarrera guztien %6,8. Espainiako Estatuko bidaiarien sarrerak %19,4 gehitu ziren.

   EAEko landa turismoko establezimenduetan 8.665 gaualdi erregistratu ziren urtarrilean, aurreko urteko hil berean baino %10,6 gehiago. Araban %5,8ko jaitsiera izan zen, baina Bizkaian %8,9ko eta Gipuzkoan %20ko igoerak.

   Plazakako betetze maila %8 izan zen, 2014ko urtarrilean baino %0,8 gehiago. Araban %0,1 gutxitu zen betetze maila, %8,4 izanik; Bizkaian betetze maila %6,9 izan zen, 2014ko urtarrilean baino %0,6 gehiago; eta Gipuzkoan %1,3 igo zen, %8,5 izan arte.

   Azkenik, bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu egin zen EAE osoan, joan den urteko urtarrilaren aldean. Horrela, duela urtebete 2,51 egunekoa zen batez besteko egonaldia, eta aurten 2,47 egunekoa.