Bidasoa Ospitaleko larrialdietako behaketa eremu berriak 30.000 lagun artatuko ditu urtero

Darpón eta Urkullu profesionalen azalpenak entzuten
Foto: LEHENDAKARITZA
Actualizado: miércoles, 15 abril 2015 13:37

DONOSTIA, 15 (EUROPA PRESS)

   Bidasoa Ospitaleko larrialdietako behaketa eremu berriak 30.000 pertsona artatuko ditu urtero, eta, instalazioak zabalagoak eta erosogoak direnez, zerbitzua hobetzeko aukera emango dute. Eremu berrituak 815.000 euroko inbertsioa ekarri du.

   Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk eremu berria bisitatu du asteazken honetan, Osasun sailburu Jon Darpónekin eta Osakidetzako zuzendari nagusi Jon Etxeberriarekin batera. Ospitalea Bidasoako Erakunde Sanitario Integratuaren barruan dago.

   Osakidetzak eta Euskadiko pertsonen alde lan egiten duten osasun zerbitzu eta profesional taldeak bertatik bertara ezagutzeko duela hilabete batzuetatik egiten dituen bisiten esparruan izan da Urkulluren bisita.

   Bisitaren ondoren eta Bidasoa Ospitaleko Larrialdietako Behaketa Eremu berria ezagututa, Urkulluk adierazi du "Jaurlaritzaren konpromisoaren eta Osasun Sailak eta Osakidetzak zerbitzuen hobekuntzaren eta kalitatearen alde egindako apustuaren seinale" dela larrialdi eremuaren birmoldaketa.

   Larrialdi zerbitzu berriek eragindako hobekuntza ere nabarmendu du, hala erabiltzaileentzat -instalazioak zabalagoak eta erosoagoak dira- nola zentroan lan egiten duten profesionalentzat -erosotasuna eta funtzionaltasuna direla medio-.

   Hala, Bidasoa Ospitaleko larrialdietako eremu berrituak 815.000 euroko inbertsioa ekarri du berekin. Behaketa eremuak 420 metro koadro ditu eta, diseinu berriari esker, aukera ematen du pazienteen bilakaera era sakonagoan eta jarraituagoan zaintzeko eta kontrolatzeko, eta, hortaz, segurtasun maila altuagoa eskaini daiteke larrialdi zerbitzuan emandako arretan. Aldi berean, eremuaren antolakeak giza baliabideak optimizatzen ditu, eta pazienteen behargabeko mugimenduak eta lekualdatzeak gutxitzen.

   Urtero, Bidasoaldeko 39.000 pertsona joaten dira Bidasoa Ospitaleko Larrialdi Zerbitzura, eta horietatik 30.000 bat helduentzako eremuan artatzen dituzte. Horrenbestez, instalazioen berrikuntzak paziente horien erdiei egingo die mesede.