Bideo Jokoen PI@ I. Lehiaketa antolatu dute Gipuzkoako profesional eta zaleentzat

Actualizado: lunes, 21 julio 2014 16:53

DONOSTIA, 21 Jul. (EUROPA PRESS) -

Donostiako Udalak Bideo Jokoen PI@ I. Lehiaketa antolatu du, arlo horretan gaitasuna erakutsi nahi duten Gipuzkoako profesional, ikasle, freelance eta abarrei zuzenduta. Izan ere, Udalaren helburuetariko bat da, hiriko garapen ekonomikoa bultzatzeko estrategiaren barruan, Donostiako Sustapena sozietate publikoaren bitartez.

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, gaurtik irailaren 22ra bitartean eman behar da izena. Hamar proiektu onenek saria izango dute, eta kategoria hauek nabarmenduko dituzte: bideo joko, diseinu, IKT erreminten erabilera eta soinu-bandarik onenak.

Sariak Donostiako Sustapenak eta kolaboratzaileek (Area, Diseinu eta Teknologia Berrien Eskola Praktikoa; Centa, Ikus-entzunezko Teknologia Berrien Ikasketa Zentroa; Ceinpro, Diseinu Grafiko, 3D Animazio eta Bideo Jokoen Lanbide Heziketako Zentroa; Inkor, Diseinua eta Garapena; Pintxo Developpers, Bideo Jokoen Gipuzkoako Profesional eta Zaleen Elkartea) emango dituzte.

Epaimahaia animazioko eta bideo jokoen enpresetako profesionalek zein hezkuntza eremuetako kideek osatuko dute. Garatutako bideo jokoaren ideia, diseinua, bilbea eta dinamika baloratuko dituzte bereziki.

Bideo Jokoen PI@ Lehiaketan parte hartu ahal izango du edozein pertsona fisikok (ikus-entzunezkoen eta digitalen sektoreko profesionala, ikaslea, autodidakta, freelance eta amateurra) edo gehienez bost pertsonak osatutako taldeak.

Proiektuak argumentua edo horren zati bat osatuta izan behar du, eta edozein plataforma, sistema eragile, teknologia eta programazio hizkuntzan gara daiteke. Halaber, merkatuan eskura daitezkeen beste edozein erreminta erabili ahal izango dira.

Aurkeztu beharreko proposamenetan, proiektuari buruzko oinarrizko informazioa jasoko da hiru orrialdeko agirian eta PDF formatuan; bertan, jokoaren ideia, gaia, jokoaren mekanika eta zein plataformarako pentsatua izan den adieraziko dira. Proiektua azaltzen lagunduko duten eskema grafikoak edo screenshot-ak modu positiboan baloratuko dira. Bideo jokoaren maila oso bat diseinatuko da gutxienez helburu argiarekin. Era berean, bi minutu inguruko bideo txikia gehituko da, jokoaren une ezberdinak ikusi ahal izateko eta jokoaren funtzionamendua azaltzeko.

Horrela ba, izena emateko epea zabalik dago eta irailaren 22an itxiko da; izena emateko, Donostiako Sustapenaren webgunean horretarako jarritako esteka erabil daiteke. Aurrez hautatzeko eta eztabaidatzeko epea irailaren 23tik urriaren 2ra izango da, eta epaimahaiak urriaren 3an emango du epaia.