Biharko eguraldi iragarpena

Actualizado: martes, 2 agosto 2011 20:47


BILBO, 2 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskalmeten arabera, aroak egonkortzera egingo du bihartik aurrera. Oro har hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira, baina barnealdean hodeiak gailenduko dira eta noizean behin zaparrada bakanen bat utz dezakete eguerdi aldean.

Hala ere, asteazkenean ez dugu ekaitzik izango. Tenperaturak zertxobait behera egin eta arratsaldeko lehen orduetan 25-27 ºC artean ibiliko da.