Biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: lunes, 11 julio 2011 18:35

BILBO, 11 Jul. (EUROPA PRESS) -

Bihar, uztailaren 12a, lehenengo partean haizeak hegoaldetik joko du oraindik eta zerua partez hodeitua agertuko den arren, aurreko eguneko hodeien hondarrekin, ez du apenas euririk egingo, zaparrada txiki eta sakabanatuak baino ez, Euskal Metereologia Agentziak argitu duenaren arabera.

Egunaren bigarren partean, aldiz, iparraldeko haizea ibiliko da eta ondorioz hodeiak ugarituko dira. Zaparradak ertainak izango dira orduan eta tarteka ekaitzarekin batera gainera.

Eguraldi aldaketa dela medio, tenperaturak behera egingo du berriro eta maximoak 23 ºC inguruan geratuko dira oraingoan.