Bihartean mugaz haraindiko merkataritza ganberak Silikona Likidoa Poloa sortu du

Bihartean-eko arduradunak polo berriaren inguruko azalpenak ematen
BIHARTEAN
Actualizado: jueves, 14 febrero 2013 18:08

DONOSTIA, 14 Feb. (EUROPA PRESS) -

Baionako eta Gipuzkoako merkataritza ganberek osatzen duten Bihartean mugaz haraindiko merkataritza ganberak, silikonen sektorea etengabe hazten ari dela jakitun, Silikona Likidoa Poloa sortu dute Gipuzkoako eta Iparraldeko enpresa ezberdinekin elkarlanean.

Zehazki, Silikona Likidoa mugaz haraindiko Poloa bi lurraldeetan kokatutako bost enpresek eta bi teknologia gunek osatzen dute. Enpresa hauek mugaz bestaldeko Poloa sortzea erabaki zuten, talde moduan Euskal Herriko industria-jarduera berri bati ikuspena emateko: silikona likidoaz egindako piezen diseinua eta produkzioa.

Ekimenaren arduradunek azaldu dutenez, bost enpresek jarduera honen balore kate osoa irudikatzen dute: diseinua, molde jakinen fabrikazioa eta piezen produkzioa. Teknologia guneek, aldiz, proiektuari zaintza teknologikoa eta prestakuntza ematen diote.

Silikona Likidoa mugaz bestaldeko Poloa osatzen duten enpresak honako hauek dira: Cauchopren, Cilkautxo, EBL Polyester, Olaberria eta Tajo.