Bikain ziurtagiria lortu nahi duten enpresek ekainaren 6ra arte eska dezakete ebaluazioa egitea

Bikain ziurtagiria emateko iazko ekitaldia
EUSKALIT
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 21 mayo 2013 14:09

BILBO 21 May. (EUROPA PRESS) -

Bikain ziurtagiria eskuratu nahi duten enpresek ekainaren 6ra arte dute epea ebaluazioa egitea eskatzeko. Bikain ziurtagiri ofizial, publiko eta doakoa da, Eusko Jaurlaritzak ematen duena, eta erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen du.

Ziurtagiriaren arduradunek jakinarazi dutenez, hurrengo lau ardatzen ebaluazioa egin ondoren eskura daiteke: erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa (harrera, webgunea, publizidadea); kanpo harremanak (zerbitzu eta produktua, bezero, hornitzaile eta aliatuekin harremanak); barne harremanak (lan-bilerak, softwarea, prestakuntza, lanerako dokumentazioa); eta hizkuntza kudeaketa (hizkuntza politikaren diseinua, eta berau gauzatzeko egiten den pertsona, hornitzaile eta baliabideen kudeaketa).

Lau ardatz hauek 18 elementutan hedatzen dira, edozein erakunderen jarduera guztiak aztertzen direlarik. Talde ebaluatzaileak elementu hauek guztiak ebaluatu, eta indarguneak eta zer hobetuak identifikatuko ditu, aurrera egiteko jarraibide egokiak identifikatuz.

2007tik hona sektore guztietako (garraio, industria, finantza, hezkuntza, osasun, zerbitzu eta abar) 120 erakundek lortu dute Bikain ziurtagiria, hala nola ITP, Pesa Bizkaia, Fagor, Maier, BBK, Kutxa, Batz, CAF, Eika, Elay, Eroski, Euskaltel, Gaiker edo Ikerlanek.

Contenido patrocinado