Bikarte elkarteak ume errusiarrentzat harrera-familiak behar ditu udarako

Actualizado: viernes, 11 febrero 2011 18:02

DONOSTIA, 11 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bikarte ongintzazko elkarteak aurtengo udan errusiar umezurtz-etxe eta familia behartsuetatik datozen umeentzat harrera-familiak behar ditu. Elkartearen jarduera zertan datzan jakin nahi izanez gero, 605 709 022 telefonora deitu, bikarte@yahoo.es helbidera idatzi edota antolatzen dituen bilera informatiboetara joan daiteke. Bilera hau bihar izango da, arratsaldeko 17:30tan, Donostian.

Elkarteak 30 harrera-familia berri lortu nahi ditu, era horretara, lehendik dituen 90 familietako 90 ume gehituz, "120 gaztetxo izango lirateke maitasun eta osasun-onurak izango lituzketeten ume errusiarrak Euskadin uda osoa igaroko luketeenak", azaldu dute elkarteko arduradunek. Egitasmo hau eragiten duen Bikarteren goiburua "Ezin dugu mundua aldatu, baina neska edo mutil baten mundua alda genezake", da.

Aldi baterako harreraren helburua 6 urte baino gehiago dituzten umeei laguntzea da, haiekiko maitasun gabeziak, eguzki faltak, erradiazioak eta beste kausa batzuek autoestimua eta osasuna kaltetzen baitiete. "Gure artean maitasun giroan bizi eta klima eta beharrezko janariak izateak, gaztetxo hauek sendotu egiten ditu", nabarmendu dute.

Umeak lau lurraldetatik datoz: Murmansk, Mendebaldeko Siberia, Briansk eta Volgogrado. Neska-mutilek ez dute gaitz larririk izaten. Harrera-familia izan diren gehienek esperientzi zoragarritzat jotzen dute eta neska-mutilekin maitasun lotura etengabea sortzen da.

Hitzaldi informatiboetan, Bikarteko Zuzendaritza Batzordeko partaideek, askotan era berean harrera-familia direnak, harrera-prozesuaren xehetasunak argituko dituzte eta aurreko kanpainak jasotzen dituen bideo bat erakutsiko dute.

Laguntzeko prest dagoen adin nagusiko edonork parte har dezake. Bikartek Euskal Herrian 1.500 harrera baino gehiago bideratu ditu, hoietako ehun inguruan joan den udan eta 63 Gabonetan.