Bikotekidea autoarekin harrapatu ondoren ihes egin duen gizonezko bat atxilotu dute Bilbon

Actualizado: lunes, 19 marzo 2018 18:43

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

Gizonezko bat atxilotu dute astelehen honetan, Bilbon, bikotekidea autoarekin harrapatzea eta ihes egitea egotzita. Atxilotuari genero indarkeriaren aurkako protokoloa aplikatu zaio eta dagoeneko epategitik igaro da.

Bilboko Udaleko iturriek Europa Press berri agentziari jakinarazi diotenez, astelehen honetan, goizeko 05.35 aldera, norbanako batek udaltzaingoari jakinarazi dio auto batek neska bat harrapatu duela. Emakumea lurrean etzanda geratu dela eta autoaren gidariak ihes egin duela jakinarazi du deitu duen pertsonak. Udaltzainak bertaratu dira, eta, autoaren datuak eta ezaugarriak egiaztatu ondoren, jabea biktimaren bikotekidea dela baieztatu dute.

Udaltzainek pixka bat geroago atxilotu dute ustezko erasotzailea, inguruan; lehenik Miribillako Komisariara eraman dute, eta ondoren, epaitegira. Osasun langileek tokian bertan artatu zuten emakumea, harrapaketak eragindako zauriak sendatzeko.