Bilbao Basketek eta Germán Gabrielek bien arteko kontratua eteteko akordioa lortu dute

Germán Gabriel
Foto: BILBAO BASKET
Actualizado: viernes, 30 enero 2015 14:41
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

   Bilbao Basket taldeak eta Germán Gabriel jokalariak bien artean zegoen kontratua eteteko akordioa lortu dute, saskibaloi talde bilbotarrak bere webgunean argitaratutako ohar baten arabera.

   Gabrielek Bilbon egin duen urte eta erdian erakutsitako lana eta profesionaltasuna eskertu ditu Bilbao Basketek, eta etorkizunean zorte ona opa dio, hala maila profesionalean nola pertsonalean.

   Halaber, jokalariak eskerrak eman dizkie Twitter bidez Bilbon izan den bitartean "animo hitzak eman dizkidazuenei", eta Bilbotik "ahaztuko ez duen maitasuna" daramala berarekin esan du. Gainera, "errespetu eta babes osoa" helarazi die Bilbao Basket aurrera ateratzeko "egunero borrokan ari direnei". "Ilusioak eta esfortzuak emaitzak emango ditu", ziurtatu du.