Bilbao-Bizkaia markak 12.500 bisita jaso ditu Fitur Azokan

Actualizado: jueves, 26 enero 2012 13:50
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 26 (EUROPA PRESS)

   Bilbao-Bizkaia markak Madrilgo Fitur Nazioarteko Turismo Azokan izandako parte-hartzearen balantzeak erakusten du 12.500 bisita izan dituela, hala sektoreko profesionalen aldetik nola publiko orokorraren aldetik. Datu horrek marka berria ezarri du BI2 erakustokiarentzat, eta %25eko igoera islatzen du iazko bisitarien kopuruaren aldean, orduan 10.000 izan baitziren.

   Bizkaiko Foru Aldundiko eta Bilboko Udaleko iturriek adierazi dutenez, bisitarien kopuruak "dimentsio handiagoa" hartzen du kontuan hartzen bada kontsulta profesionalek %31,8ko igoera izan dutela iazkoen aldean. Norakoaren komertzializazioaren ikuspuntutik, publiko hori (bidaia-agenteak, estatuko eta nazioarteko bidaia-antolatzaileak eta hedabide espezializatuak) "ezinbestekoa da Bilbao-Bizkaia merkatu berrietan kokatzeko eta BI2 produktua finkatzeko jadanik presentzia duen kanal eta lekuetan".

   Horrela, sektore turistikoak gastronomia, kultura, natura eta bizi-kalitatea nabarmendu ditu Bilbao-Bizkaiaren eskaintzaren indar-balio bezala. Halaber, Loiuko aireportuaren bidez Europarekin dauden loturak ere azpimarratu ditu, ekitaldiak eta batzarrak egiteko azpiegituren bikaintasunarekin batera.

   Beste alde batetik, publiko orokorrak Bilbao-Bizkaiaren kultur dinamismoa aipatu du, bai eta abangoardia sortzailearekin duen identifikazioa eta bere naturak eta kostaldeak pizten duten erakargarritasuna ere, hiriaren eta lurraldearen eskaintza turistikoaren puntu indartsuenak direlakoan. BI2ren standera gerturatu diren pertsonek Mikel Garaizabalek zuzendu dituen txakolin dastatzeez gozatu dute -20 bat-, eta Iñaki Basabe eta Socratesen bilbainadekin ere bai.

   Orobat, oso harrera ona izan du "Bilbao Bizkaia" aldizkariak, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren artean elkarrekin landutako lehen produktu turistikoak, Fitur Azokan banatzen hasi baita.

   Fitur sektore turistikoaren azoka garrantzitsuena da Espainian, eta bigarrena mundu osoan; beraz, datuen balantzeak "ederki islatzen du Bilbo Bizkaia markaren erakargarritasuna, eta ekimen horren balioa berresten du, harreman profesionalak sortzeko esparru bezala". "Harreman horiek hiriarentzako eta lurraldearentzako jarduera ekonomikoan eta negozioan islatzen dira gero, zeren Bilbao-Bizkaia norako turistiko bezala kokatzen baitute, eta oso lagungarriak dira ekitaldi, azoka eta batzarrak ekartzeko eta antolatzeko", azaldu dute.