Bilbao Ekintzak Explot Esperientzia programaren ideia onenen sariak banatu ditu

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 25 mayo 2012 15:42

BILBO 25 May. (EUROPA PRESS) -

Bilbao Ekintza erakundeak Explot Esperientzia programan aurkeztutako ideia onenen sariak banatu ditu ostiral honetan Bilborock aretoan. Aurten, 18 ikastetxek eta 400 ikasle eta irakasle inguruk parte hartu dute programan.

Bilbao Ekintzak Bilboko gazteen artean ekintzailetzaren kultura eta sortzaile-adimena sustatzeko gauzatu dituen jardueretako bat da programa, eta Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko irakasleei nahiz ikasleei dago zuzenduta. Ekintzailetzaren balioak zabaldu nahi ditu, sormena, talde-lana eta antzeko kontzeptuen bitartez.

Programaren 12. edizioan 68 ideia aurkeztu dira kategoria hauetan: 35 negozio-plan, hiru bizi-proiektu eta gizarte-berrikuntzako 33 gutun. Horiei guztiei, zortzi Explot Erronka gehitu behar zaizkie. Bilbao Ekintzaren Enpresa Sustapenaren arloko teknikari talde batek, ekintzaile batek eta esperientzia dinamizatu duen taldeak osatutako epaimahaiak hautatu ditu sarituak.

Contenido patrocinado