Bilbao Kirolak erakundeak Aste Santurako antolatutako programak %98ko okupazioa lortu du izen-ematearen lehen egunean

Actualizado: martes, 29 marzo 2011 19:58

BILBO, 29 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bilbao Kirolak erakundeak "Aste Santuan primeran, kirola eginez" programarako okupazioaren %98 lortu du lehenengo egunean. Izen-ematea martxoaren 28ko 00:00etan ireki zen abonatuentzat, bai interneten (www.bilbaokirolak.com) zein kiroldegietako salmenta-makinetan. Gainera, Bilboko Udaleko erakundeak erabaki du 15 plaza gehiago eskaintzea egunean (105 guztira) Zorrotzako kiroldegian, erabiltzaileen eskaerari aurre egiteko.

Guztira, "Aste Santuan primeran, kirola eginez" programak 2.156 plaza eskainiko ditu. Udal sozietateak atzo ireki zuen izena emateko epea Bilbao Kirolak erakundeko abonatuentzat, eta abonatuta ez daudenek bihartik aurrera eman ahal izango dute izena, udal kiroldegietako salmenta-makinetan.

"Aste Santuan primeran, kirola eginez" ekimenak kirola eta entretenimendua elkartzen ditu, ariketa fisikoa sustatzen du eta, aldi berean, oporretan familia eta lana uztartzen laguntzen du. Ekimena 6 eta 13 urte bitarteko neska-mutilei dago zuzenduta, eta Deustu, San Inazio, Txurdinaga eta Zorrotzako Udal Kiroldegietan egingo da.

Programa euskaraz eta gaztelaniaz egingo da, apirilaren 18, 19, 20, 26, 27, 28 eta 29an, goizez, 8:30etatik 14:00etara, Deustu, San Inazio, Txurdinaga eta Zorrotzako kiroldegietan. Neska-mutilen sarrerako eta irteerako ordutegia luzatu egin da, familia eta lana hobeto uztartu ahal izateko. Horrela, sarrera goizeko 8:30etatik aurrera egin ahal izango da, eta irteera, berriz, 14:30ak artekoa izango da.

Bilbao Kirolak erakundeak lau jarduera berri gehitu ditu, erabiltzaileen eskariari erantzuteko, eta orain arteko igerilekuko joko, badminton, saskibaloi, eskubaloi, aretoko futbol, aretoko joko, aretoko hockeyari, orain, skatea, tenisa, patinajea eta padela gehituko zaizkie.