Bilbao Mendi Film Festivaleko Sail Ofizialak 43 film izango ditu eta horietatik 39 estreinaldiak izango dira

Actualizado: jueves, 20 octubre 2016 18:04

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

Bilbao Mendi Film Festival jaialdiko bederatzogarren edizioko Sail Ofizialean parte hartzeko 150 film aurkeztu dira, iaz baino 20 gehiago, eta antolakuntzak 43 hautatu ditu, horietako 39 estreinaldiak. Lanak 25 herrialde desberdinetatik iritsi dira, eta Espainia, Amerikako Estatu Batuak eta Erresuma Batuak izan dira herrialde ordezkatuenak. Jaialdia abenduaren 9tik 18ra ospatuko da.

Saio Ofizialeko epaimahaia bost lagunek osatuko dute, hain zuzen, Jon Garaño euskal zinemagileak, Pawel Wyscoczanski zinemagile poloniarrak, Billy Choi hegokorearrak, Silvo Karo esloveniarrak, Helios Gracia frantsesak.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, "lan zaila izan da oso" jasotako lanen artetik 43 aukeratzea, "aurkeztutakoen kopurua igotzeaz gain, gehiengoaren kalitate maila oso ona baita". Horrela, 43 ekoizpenak aintzat hartuta, 14 herrialde daude ordezkatuta: Espainia (11), Amerikar Estatu Batuak (9), Erresuma Batua (7), Kanada (3), Suitza (3), Austria (2), Frantzia (2), Argentina (1), Txina (1), Belgika (1), Eslovakia (1), Zeelanda Berria (1) eta Errumania-Polonia-Frantzia arteko elkarlan bat.

Estreinaldiei dagokienez lau lanek mundu mailako lehena izango dute Bilbon. Europan estreinatu gabeko lanak hamar izango dira, Estatu mailan estreinatuko direnak 14, eta Euskadin 11.

Antolakuntzak azaro erdialdera ezagutaraziko du abenduaren 9tik 18rako egitarau osoa mendifilmfestival.com webgunean. Horrez gain, jaialdiko bonuak eta sarrerak eskuragai jarriko ditu.

Sail Ofizialetik kanpo beste hiru film aurkeztuko dira Bilbao Mendi Film Festivalean: "A girl in the river: The Price of Forgivenes", "Incognita Patagonia" eta "Akabuko Martxea".