Bilbao Musikaren Musika Eskolak bederatzi tailer eskainiko ditu aurten

Bilbao Musika
BILBOKO UDALA
Publicado 2018/02/13 13:27:03CET

BILBO, 13 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bilbao Musika udal erakundearen Musika Eskolak bederatzi formakuntza tailer antolatuko ditu 2018an, musikarien hezkuntza, kultura, aisialdi musikala, partaidetza eragilea eta hobekuntza sustatzeko helburuarekin, bakarka zein talde mailan.

Hain zuzen, "Koru zuzendaritza", "Musika inprobisazioaren teoria eta praktika", "Musikarientzako eszena teknikak", "Talde instrumental desberdinen zuzendaritza", "Musika ekintzailetza", "Hari instrumentuentzako inprobisazioa", "Perkusio historikoa", "Txalaparta" eta "Luteria" dira eskainiko diren tailerrak, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

Gai desberdina duten bederatzi ikastaroak irakasle, zuzendari, musika talde, ikasle eta konpositoreei zuzendurik daude, besteak beste. Ikastaroak otsailaren 19tik maiatzaren 30era arte egingo dira, La Galeran, eta prezioa 10 eta 70 euro artekoa izango da, ordu kopuruaren arabera. Matrikula ikastaro guztien plazak bete arte irekita egongo da, eta izena eman nahi dutenek Bilbao Musikan bertan edo www.bilbaomusika.eus web orrian egin dezakete.