Bilbao Orkestra Sinfonikoak Mozarten monografiko bat eskainiko du urtarrilaren 25an AlhondigaBilbaon

Actualizado: viernes, 21 enero 2011 14:55

BILBO, 21 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) Caritasen aldeko kontzertu bat antolatu du urtarrilaren 25ean AlhondigaBilbao zentroan. Egitaraua W.A. Mozarti buruzko monografikoa izango da, eta konpositore austriarraren hiru pieza interpretatuko dira, Günter Neuhold-en zuzendaritzapean.

Kultura eta aisialdirako zentro bilbotarreko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, kontzertua 20:00etan hasiko da eta, gutxi gorabehera, ordubeteko iraupena izango du. Sarrerak 15 euroko prezio bakarra izango du.

Kontzertura joateko sarrerak Infopuntuan eta BBKren orotarako kutxazainetan daude eskuragarri. AlhondigaBilbaoko Auditoriumean egingo den mota honetako lehenengo kontzertua izango da.