BilbaoMusikako ikasleek jam session bat eskainiko dute ostegunean Bilboko Hika ateneoan

Aurreko saioetako bat
BILBAOMUSIKA
Actualizado: miércoles, 26 noviembre 2014 13:32

BILBO, 26 Nov. (EUROPA PRESS) -

BilbaoMusikako ikasleek 2014-2015 ikasturteko bigarren jam session saioa eskainiko dute ostegun honetan, azaroaren 27an, Bilboko Hika ateneoan, arratsaldeko 19:30etik aurrera. Horrela, ikasleek inprobisazioari ekingo diote doakoa izango den musika saioan.

Publikoak bi aukera izango ditu, hau da, nola jotzen duten entzutea, modu pasiboan, edota, bestela, instrumenturen bat jotzen baldin badaki, saioarekin bat egin eta parte hartzea, BilbaoMusikako arduradunek jakinarazi dutenez.