San Mames 2020ko Eurokopako egoitzetako bat izango da

San Mames berria
Foto: Europa Press
Actualizado: viernes, 19 septiembre 2014 13:45
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 19 (EUROPA PRESS)

   Bilboko San Mames futbol zelai berria 2020. urteko Eurokopako egoitzetako bat izateko hautatu dute azkenean, eta bertan jokatuko dira talde faseko partidak eta final zortzirenetako norgehiagoka bat. Finalaurrekoak eta finala Wembleyn jokatuko dira, Londresen.

   Halaber, Baku, Munich, Erroma eta San Petersburgon final laurdenak eta talde faseko partidak jokatuko dira, eta azkenik, Kopenhage, Bukarest, Amsterdam, Dublin, Brusela, Glasgow eta Budapest talde faseko eta final zortziren bateko egoitzak izango dira, txapelketako 13 egoitzak osatuz.