Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea eta Mauleko alkateak, euskararen inguruan bilduta

Actualizado: jueves, 25 febrero 2016 13:05

   DONOSTIA, 25 (EUROPA PRESS)

   Mondragon Unibertsitateak Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea eta Mauleko bilduko ditu martxoaren 10ean Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzako campusean (Gipuzkoa), euskararekin zer harreman eta zer erronka dituzten aztertzeko. Jardunaldiaren izenburua "Euskal Herriko hiriburuetako alkateak. Euskararekiko harremana eta etorkizuneko erronkak" da.

   Izan ere, Mondragon Unibertsitateak gogorarazi duenez, lehen aldiz historian, Hegoaldeko lau hiriburuetako alkateak (Juan Mari Aburto, Bilbo; Gorka Urtaran, Gasteiz; Eneko Goia, Donostia; eta Joseba Asiron, Iruñea) eta Zuberoako auzapez bat (Michel Etchebest, Maule) euskaldunak dira.

   Hego Euskal Herriko lau hiriburuetako eta Mauleko alkateek euskaraz jakitea eta euren eguneroko jardueretan erabiltzea "mugarri esanguratsua da", eta hori aprobetxatu nahi izan du Mondragon Unibertsitateak jardunaldi batean bost alkateak biltzeko, euskararekin zer harreman duten eta norberaren udalerrian euskararen inguruan zer erronka dauden azal dezaten.

   Jardunaldiaren lehen zatian, parte hartzaileen udalerrietan euskararen arloan dauden erronketan jarriko da arreta, eta bigarrenean, alkate bakoitzak euskararekin zer harreman duen -alegia, euskararekiko zer ibilbide pertsonal duen- azalduko du.

   Jardunaldia unibertsitate kolektiboarentzat zein publiko orokorrarentzat da. Gainera, hedabideentzat irekita egongo da, eta 'streaming' bidez ikusteko aukera egongo da (http://mukom.mondragon.edu/mutb/zuzenekoak/).

   Esan bezala jardunaldia martxoaren 10ean, egingo da, 17:00etatik aurrera, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzako campusean, eta fakultateko Euskara Batzordeak urtero antolatzen duen kultur egitarauaren barruan dago. Jardunaldian parte izena eman nahi izanez gero, mezu bat bidali behar da harrera.huhezi@mondragon.edu posta elektronikora, edo 943 71 41 57 telefono zenbakira deitu.