Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala Birgaitzeko Bulegoak auzook ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu

Actualizado: miércoles, 25 mayo 2011 18:48

BILBO, 25 May. (EUROPA PRESS) -

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala Birgaitzeko Bulegoak auzootatik bisita gidatuak egiteko programa berria jarri du martxan. Aurtengo edizioa aurreko urteetan egindako programak eguneratuz prestatu da, antolakuntzak adierazi duenez.

Horrela, elkarren artean osagarriak diren bi ibilbide proposatuko dira, eta horien bitartez, bilbotarrek aukera izango dute gune horien alor historikoa, ondare kulturala eta berezitasunak ezagutzeko. Lehenengo ibilaldian auzoetako hirigintza eta eraikin eta txokorik esanguratsuenak ezagutu daitezke; bigarrenean, aldiz, auzoetan garatzen ari den izaera artistikoa eta kulturala ezagutu daiteke Berreginen Museoaren edota Bilbao Arte Museoaren bitartez.

Ekimenaren helburua da auzoetako bizilagunei, bilbotarrei eta beste lekuetako pertsonei auzoak ezagutaraztea. Programak gune berezi hau balioesten, memoria artistikoa eta historikoa babesten, auzoen arteko identitate-zeinuak indartzen eta kultura artekotasuna sustatzen lagundu nahi du.

Bisita gidatuak doakoak dira eta maiatzaren 27tik uztailaren 10a arte egingo dira. Ostiral eta larunbat goiz eta arratsaldeetan eta igande goizetan egingo dira. Bisitarien kopurua mugatua da eta erreserbak egiteko telefono zenbaki bat dago: 94 435 60 36.

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala Birgaitzeko Bulegoak adierazi duenez, laster, bisitak egiteko programa zabalduko dute datak, ordutegiak edo bestelako arrazoiengatik bisita gidatuez gozatzeko aukerarik ez dutenei ere zerbitzua eskaintzeko. Horrela, bulegoak hiru auzoetako gunerik esanguratsuenak jasoko dituen mapa-ibilbide bat eskainiko du edozein erabiltzailek bisita gidatua bere kabuz egin dezan, gidarik gabe. Liburuxkak barrutietako zentroetan, turismo bulegoetan eta auzoetako Birgaitze Bulegoan eta saltoki eta tabernetan banatuko dira.