Bilbobus zerbitzu berezia izango da asteazkenean RETAbet Bilbao Basket-Limoges CSP partidarako

Bilbobus Plaza Biribilean
Europa Press
Actualizado: martes, 17 octubre 2017 11:24

BILBO, 17 Oct. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak Bilbobus zerbitzuaren E1 linea jarriko du abian asteazkenean, urriaren 18an, RETAbet Bilbao Basket eta Limoges CSP taldeek Bilbao Arena pabiloian jokatuko duten Eurocup lehiaketako partida dela eta. Neurketa 20:30ean hasiko da.

Horrela, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, autobusak hamar minutuan behin aterako dira Plaza Biribilaren ingurutik partida hasi baino ordu bat lehenagotik. Neurketa amaitutakoan, Bilbao Arenako geralekutik (Askatasuna/Gortazar) Hurtado Ametzaga 1 geralekura joango dira autobusak, hamar minutuan behin eta geralekuan jendea geratzen den bitartean. Zerbitzua arintzeko, autobusek geldialdi bakarra egiten dute Hurtado Ametzaga 50 geralekuan joanekoan eta Hurtado Ametzaga 15ean etorrian.

Azkenik, Bilboko Udalak gogoratu du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan metro, tren edo tranbiako geralekuak daudela, Bilboko auzoetara eta inguruko udalerrietara lotura zuzenak dituztenak. Gainera, partida dagoen egunetan taxi geraleku berezia izaten da Askatasuna Etorbideko 11n.