Bilbobus zerbitzu berezia izango da igandean, buruz buruko txapelketako finala dela eta

Bilbobus
Europa Press - Archivo
Actualizado: viernes, 25 mayo 2018 11:49

BILBO, 25 May. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak Bilbobus zerbitzuko E2 linea jarriko du martxan igandean, maiatzaren 27an, Aimar Olaizola eta Jokin Altuna pilotariek Bizkaia frontoian jokatuko duten eskuz banakako txapelketako finala dela eta.

Horrela, autobusak hamar minutuz behin aterako dira Plaza Biribiletik, 16.30ean hasita. Jaialdia amaitu eta ondorengo ordu erdian ere, autobusak Bizkaia Frontoitik Hurtado Ametzaga 1 geralekuraino joango dira hamar minutuan behin, zaleak etxeratzea errazteko asmoz.

Zerbitzua arintzeko, autobus zuzenek geldialdi bat bakarrik egingo dute Bizkaia frontoira heldu baino lehen Hurtado Ametzaga 50 geralekuan joanekoan eta Hurtado Ametzaga 15ean etorrian.

Azkenik, Bilboko Udalak gogoratu du Bizkaia frontoitik 500 metroko ingurunean metro, tren edo tranbiako geralekuak daudela, Bilboko auzoetara nahiz inguruko udalerrietara lotura zuzenak dituztenak.