Bilbobusek zerbitzu bereziak izango ditu igandean Gescrap Bizkaiaren eta Assignia Manresaren arteko partidarako

BILBO, 10 Feb. (EUROPA PRESS) -

   Bilbobusek Miribilla hiriko gainerako auzoekin lotzen dituzten zerbitzuak indartuko ditu igandean, otsailaren 12an, Bilbao Arenan Gescrap Bizkaia Bilbao Basket eta Assignia Manresa taldeek jokatuko duten Endesa-ACB Ligako partidara joaten direnei laguntzeko eta itzulera errazteko.

   Bilboko Udalak jakinarazi duenez, zerbitzu berezi horiek, Askatasuna kalean jarduera jendetsuetarako jartzen diren behin-behineko geralekuetatik abiatuko dira 30 linearen (Txurdinaga-Miribilla) eta 71 linearen (Miribilla-San Ignazio) kasuetan, eta Olano kaleko ohiko geralekutik 58 lineari (Mintegitxueta-Atxuri) dagokionez.

   Partida 12:30ean hasi eta 14:00etarako, gutxi gorabehera, amaituta egotea espero da. Une horretatik aurrera, linea horietarako aurreikusita dauden lau zerbitzu bereziak abiatuko dira, zerbitzuaren maiztasuna hamar minutukoa izan dedin. Partidaren amaiera atzeratuz gero, zerbitzu bereziak ordutegi berrira egokituko dira.

   Azkenik, Bilboko Udalak gogoratu du Bilbao Arenatik 500 metro radioko eremuan metro, tren, tranbia eta autobus geralekuetara iritsi eta lotura zuzenak aurki daitezkeela hiriko auzo guztietarako eta Bilbo inguruko hiri eta herri nagusietarako.

El vídeo comenzará después de 21 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.