Bilbobusek zerbitzuak indartuko ditu gaur Gescrap Bizkaia-Montepaschi Siena partida dela eta

BILBO, 22 Feb. (EUROPA PRESS) -

   Bilboko Udalak Miribilla hiriko gainerako auzoekin lotzen dituzten Bilbobuseko lineen zerbitzuak indartuko ditu asteazken honetan, otsailaren 22an, Gescrap Bizkaia Bilbao Basket eta Montepaschi Siena taldeek Bilbao Arenan jokatuko duten Euroligako partidara joaten direnen itzulera errazteko.

   Udal bilbotarretik jakinarazi dutenez, zerbitzu berezi horiek Askatasuna kalean jarduera jendetsuetarako jartzen diren behin-behineko geralekuetatik abiatuko dira 30 linearen (Txurdinaga-Miribilla) eta 71 linearen (Miribilla-San Ignazio) kasuan, eta Olano kaleko ohiko geralekutik 58 linearen (Mintegitxueta-Atxuri) kasuan.

   Partida arratsaldeko 19:00etan hasi eta gaueko 21:00etarako amaituta egotea espero da. Une horretatik aurrera, linea horietarako aurreikusita dauden lau zerbitzu bereziak abiatuko dira. Partidaren amaiera atzeratuz gero, zerbitzu bereziak ordutegi berrira egokituko dira.

   Azkenik, Bilboko Udalak gogoratu du Bilbao Arenatik 500 metro radioko eremuan, metro, tren, tranbia eta autobus geraleku desberdinetara iritsi eta lotura zuzenak aurki daitezkeela hiriko auzo guztietarako eta Bilbo inguruko hiri eta herri nagusietarako.

El vídeo comenzará después de 21 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.