Bilbobuseko A6 lineak ordutegi eta ibilbide berriak izango ditu astelehenetik aurrera

Actualizado: sábado, 2 abril 2011 12:40

BILBO, 2 Abr. (EUROPA PRESS) -

Arangoiti eta San Pedro plaza lotzen dituen Bilbobuseko A6 lineak ordutegi eta ibilbide berriak estreinatuko ditu datorren astelehenean. Izan ere, bi geltoki berri izango baitira Arangoitira doan bidean.

Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, Arangoitirantz ateratzen diren autobusak goizeko 7:15ean irtengo dira gaueko 22:45 arte, eta 15 minutuko maitasunaz ibiliko dira. Deusturantz doazen autobusak, aldiz, goizeko 7:30etan aterako dira eta gaueko 23:00etan bukatuko dute ibilbidea, 15 minutuko maiztasunaz.

Geltoki berriak hurrengo kale eta zenbakien parean egongo dira: Ganekogorta, 18; Gorbeia, 1; Miramar bidea/Eskola (lineaburua). Ibilbide berria dela-eta, Egileor kaleko 4 zenbakiaren parean eta Ganeta Mendia kaleko 1 zenbakiaren pareko geltokiak kenduko dira.