Bilbobusen zerbitzua berezia izango da igandean, Bilbao Basket-MoraBanc Andorra partida dela eta

Actualizado: viernes, 30 enero 2015 14:17
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Udalak Bilbobusen E1 lineako autobusak hamar minututan behin abiaraziko ditu Plaza Biribileko inguruetatik Bilbao Arenara igande honetan, otsailaren 1ean, Bilbao Basket eta MoraBanc Andorra taldeen arteko partida hasi -12:00etan- baino ordu bat lehenago.

   Gainera, partidua amaitutakoan, Bilbao Arenako (Askatasuna/Gortazar) geralekutik Hurtado Ametzaga 1 geralekura joango dira autobusak, hamar minututan behin, eta geralekuan jendea geratzen den bitartean, zaletuak etxeratzea errazteko asmoz.

   Zerbitzua arintzeko, autobus zuzenek geldialdi bakarra egingo dute pabiloira heldu baino lehen Hurtado Ametzaga 50 geralekuan joanekoan eta Hurtado Ametzaga 15ean etorrian.

   Azkenik, Bilboko Udalak gogorarazi du Bilbao Arenatik 500 metroko ingurunean metro, tren edo tranbiako geralekuak daudela, Bilboko auzoetara nahiz inguruko udalerrietara lotura zuzenak dituztenak. Gainera, partiden egunetan taxi geraleku berezia jartzen da Askatasuna Etorbideko 11n.