Bilbok delitu jardueretan %6ko jaitsiera erregistratu du

Actualizado: jueves, 6 agosto 2015 16:44

BILBO, 6  (EUROPA PRESS)

   Bilbok delituen %6ko jaitsiera orokorra izan du 2015eko lehenengo seihilekoan pasa den urtearekin alderatuta, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren datuen arabera. Zenbatekoek Bilbo seguruagoa dela adierazten dute.

   Bilboko Udalak gaineratu duenez, berriz ere beranzko joera sumatu da ondare adierazgarrienaren aurkako delituetan. Izan ere, erregistratutako delituen bi heren dira eta 2014ko lehengo seihilekoarekin alderatuta %5,5eko murrizketa izan dute.

   Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren bi helburu estrategiko nagusiak (etxeetan eta biolentzia zein larderiaz egindako lapurretak), biek izan dute murrizketa handia bien arteko elkarlanari esker ezarritako planaren ondorioz. Prebentzio orduak areagotu, patruilak eraginkortasun handiagoz zuzentzeko datuak zehatz aztertu eta jarduera eremuak banatzea izan ziren delitu horien beherakada garrantzitsu hori lortu ahal izateko bidea.

   Horrela, etxeetan egindako lapurretak pasa den urtean hasitako jaitsiera joerarekin jarraitzen dute eta jaitsiera handiena lortu dute lehenengo seihileko honetan, izan ere, %56,7 murriztu dira 2014rekin alderatuta.

   Bestetik, larderiaz eta indarkeriaz egindako lapurretak 2013tik jaisten jarraitu dute eta %9,7 murriztu dira 2014ko lehenengo seihilekoarekin alderatuta. Gainera, ibilgailuetako lapurretak jaitsieren bigarren postuan daude jaitsiera ehunekoari dagokionez: %15,4.

   Azkenik ondarearen aurkako delituen atalean, ebasketak edo "arduragabekeriaren" ondoriozko lapurretek 2014ko antzeko kopuruetan jarraitzen dute, %0,2 igo diren arren. Gizarte oihartzun handiagoak dituzten pertsonen kontrako delitu eta faltak %18,7ko murrizketa izan dute.

   Delitu motengatik, lesioak %13,7an murriztu dira eta etxeko zein genero indarkeriari lotutako delituak %9,6 murriztu dira. Bestalde, hala ere, sexu askatasunarekin lotutako salaketak beste urtearekin alderatuta, bere horretan mantedu dira, baina armekin egindako mehatxuak %5,9an handitu dira pasa den urtearekin alderatuta, 2014ko lehen seihilekoan baino hiru kasu gehiago erregistratu direlarik.

   Azkenik, autoritatearen kontrako delituak ere jaitsi dira (%-17,4), kasu honetan; segurtasun kolektiboaren aurkako delituei dagokienez, zenbatekoak asko jaitsi dira, hala Bide Segurtasunean (%-31,6) eta Osasun publikoan (%-22,3).