Bilboko 469 merkatari euskara eskoletara joan dira 2009tik 2011ra

Actualizado: miércoles, 22 febrero 2012 11:37
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

   Bilboko dendetan euskararen erabilera normalizatzeko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak bultzatzen duen Biribilko programari esker, 2009 eta 2011 artean, hiriko 469 merkatari euskara eskoletara joan dira. Bilbao Dendak plataforma lankidetzan aritu da ekimen honetan.

   Bi ikastaro mota eskaintzen dira, beren-beregi Bilboko merkataritzako establezimenduetan lan egiten dutenentzat. Alde batetik, merkataritzaren arloko euskara ikastaroa, oinarrizkoa, euskararik ez dakitenentzat edo oso gutxi dakitenentzat. 85 orduko ikastaro horretan oinarrizko ahozko komunikazioa lantzen da eta dendetan ohikoak izaten diren egoeretarako hizkuntza-irizpideak eskaintzen zaizkie ikasleei. Ikastaro honek 391 ikasle izan ditu.

   Beste alde batetik, merkataritzaren arloko euskara hobetzeko ikastaroa egon da, oinarria izanda, euren euskara -ahozkoa eta idatzizkoa- hobetu nahi dutenentzat. 100 orduko ikastaroa da eta 78 dendari bildu dira.

   Astean birritan (astelehen eta asteazkenetan edota astearte eta ostegunetan) izan dira eskolak kasu bietan, goizean edo eguerdian, Bilbo Zaharra, Indautxuko AEK, JM Zabala, Lizardi AEK, Matxintxu Larrako AEK eta Ulibarri euskaltegietan. Hiru urteetan 41 talde eratu dira, eta programan parte hartu duten sektoreen artean, aipatzekoak dira %22,6 arropen eta oinetakoen sektorekoak izan direla eta %13 zerbitzuetakoak.

   Ikastaroen guztirako kostuaren %25 merkatariek hartzen dute bere gain eta gainerako %75a Udalak eta HABEk ordaintzen dute. 2010-2011 ikasturtean ikastaroren bat egin duten merkatariek 8,1eko balorazioa eman diote, oro har, programari, eta horietako %84k ikastaroak egiteko gomendioa egingo lieke beste merkatari batzuei.