Bilboko alkatea Erroke Deunaren omenezko ohiko mezan izan da

Alkatea Erroke Deunaren ohizko mezan
BILBOKO UDALA
Actualizado: miércoles, 16 agosto 2017 13:38

DONOSTIA, 16 (EUROPA PRESS)

Juan Mari Aburto, Bilboko Alkateak, zenbait udal ordezkarirekin batera, Erroke Deunaren omenezko ohiko mezan parte hartu du asteazken honetako goizean, Pagasarri mendiko baselizan.

Tradizioaren arabera, 1575ean, Hiria astintzen ari zen kolera-izurrite lazgarriaren aurrean, izurridunen zaindaritzat jotzen den Erroke Deunaren omenezko baseliza bat eraiki zen Pagasari mendian, eta handik gutxira, izurritea atzera egiten hasi omen zen.

Aste Nagusiaren aurretik egin ohi den elizkizun hau Artxandako Erroke Deunaren omenezko baselizan ere antolatzen da. Bertan izan dira gaur hainbat udal ordezkari. Iaz, Bilboko Alkatea Erroke Deunaren omenezko Artxandako mezan izan zen, urtez urte baseliza batera edo bestera txandaka joateko tradizioari eutsiz.