Bilboko Arriaga Antzokiak ate irekien eguna egingo du igandean, berriz inauguratu zeneko 25 urte betetzen direlako

Ate irekien eguna izango da Arriagan
Europa Press
Actualizado: miércoles, 14 septiembre 2011 14:36

BILBO, 14 Sep. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Arriaga Antzokiak ate irekien jardunaldi bat antolatu du iganderako, irailaren 18rako, "Zatoz, zeurea duzu!" goiburupean, berriro inauguratu zeneko 25. urteurrena ospatzeko asmoz, antzoki bilbotarreko iturriek adierazi dutenez.

Horrela, Arriagako arduradunek antzerkia ikustera gonbidatu nahi izan ditu herritarrak, eta irailaren 18an arratsaldeko 13:00etan eta 19:00etan egingo diren lau emanaldietako edozeinetara gonbidatu ditu.