Bilboko Autonomia kaleko zati bat trafikorako itxiko da hiru gauez tranbia Casillara luzatuko da-eta

Actualizado: viernes, 14 enero 2011 12:39

BILBO, 14 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Autonomia kaleko Maria Diaz Harokoaren eta Areiltza Doktorearen arteko zatiaren lehenengo bide-mozketa egingo da urtarrilaren 18, 19 eta 20ko gauetan, 00:00etatik 5:00ak arte, Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez.

Basurtu eta Casilla artean tranbiaren A linea luzatuko denez, bide-zatia berriro urbanizatzeko egingo diren obrek eragin dute aldaketa. Lanak gauez egingo dira inguruneko auzokoentzako eragozpenak ekiditeko asmoz.

Halaber, bide-zati honetako mozketak dirauen hiru gauetan trafikoaren saihesbideak honako hauek izango dira: Basurturantz, Autonomia - Areiltza Doktorea - Egia Jenerala - Maria Diaz Harokoa - Autonomia;

Zabalbururantz, Autonomia - Trenbidearen etorbidea - Landin Doktorea - Autonomia.