Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 01/09/2010 11:50

Bilboko auzoei buruzko Distrito Foto lehiaketa argazkigintza digitalean espezializatuko da bere hamargarren edizioan

   Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Distrito Foto argazki lehiaketaren hamargarren edizioa antolatu du. Oraingoan, lehiaketa argazkigintza digitalean espezializatuko da, eta formatu horretan egindako argazkiak baino ezin izango dira aurkeztu. Parte hartu nahi duten guztiek www.bilbao.net/distritofoto webgunearen bidez bidali ahal izango dituzte argazkiak, irailaren 6tik 19ra bitartean, antolatzaileek gaur adierazi dutenez.

   Distrito Foto lehiaketak Bilboko txokoak eta jendeak islatu nahi ditu, bertako biztanleen begiradaren bitartez. Argazkiak, hiria osatzen duten zortzi barrutietako edozein auzotan hartu ahal izango dira. Oinarriek aukera ematen dute argazkiei ukituak emateko, baina ezin izango da jatorrizko lana aldatzen duen elementurik kendu edo gehitu.

   Lehiaketan 16 urtetik gorako edozein zalek har dezake parte, eta aurkeztutako argazkiak -gehienez ere lau, JPG formatuan- jatorrizkoak izan beharko dira, gutxieneko bereizmena bi megapixelekoa izango da, eta, gehienez ere, bost MB-ko pisua izango dute. Antolatzaileek posta elektronikoz baieztatuko dute irudiak behar bezala jaso direla eta lehiaketan parte hartuko dutela.

   Ez da onartuko beste edozein lehiaketan edo sariketan saririk lortu duen argazkirik, eta irabazleei, argazkia egiteko erabili izan duten kamara eta jatorrizko irudia aurkezteko eskatu ahal izango zaie, haren benetakotasuna ziurtatzeko.

   Lehiaketaren hamargarren edizioan, Distrito Fotok 7.000 euro banatuko ditu sarietan. 1.500 euroko lehenengo saria eta 1.000 euroko bigarrena banatuko dira, eta, horrez gain, 500 euroko zortzi akzesit -sariketaren gaia osatzen duten barruti bakoitzeko bat- eta gazteei zuzendutako beste akzesit bat -hori ere 500 eurokoa- 16 eta 20 urte arteko gazteentzat.

   Argazkigintzako profesionalek osatuko duten epaimahaiaren erabakia urriaren 13an jakinaraziko da, eta urriaren 26an Barrainkuako Udaltegian burutuko den sari banaketa ekitaldiaren ondoren, saritutako eta aukeratutako argazkiak jende aurrean egongo dira ikusgai gure hiriko udaltegietan, Expodistrito programaren barruan. Udalaren webgunean ere ikusi ahal izango dira.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
La ola de frío se agudizará el fin de semana Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Camps dice que siempre se ha sentido "habilitado" políticamente

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.