Bilboko Barrea jaialdiak Juan Carlos Eguilloren omenezko erakusketa bat inauguratu du

Actualizado: jueves, 29 septiembre 2011 19:53

BILBO, 29 Sep. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Barrea Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Asteak joan den martxoan zendu zen Juan Carlos Eguillor irudigilea omenduko du bere bigarren edizioan. Omenaldia, euskal prentsari egin zion ekarpenez osatzen den erakusketa batekin hasiko da, bere alderdi ezagunena dena, bere izena ospetsu egin zuten "Mari Agirre" edo "Miss Martiartu" pertsonaiei esker. Erakusketa dohainik bisita daiteke urriaren 9ra arte, BBK Aretoan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 21:00etara.

Gaur goizean aurkeztu dute erakusketa prentsaren aurrean Juan Bas Bilboko Barrea jaialdiko zuzendariak, Gorka Martinez BBK Fundazioko ordezkariak eta Juan Garcia Cerrada erakusketaren komisarioak.

'El Correo' egunkarian 1995ean zehar argitaratutako ehunka irudi original jasotzen ditu erakusketak, Eguilloren bigarren atala izan zena. 1968an argitaratu ziren bere lehen tirak, bere pertsonaiarik ospetsuenak jaio ziren umorezko tirak, hain zuzen ere ("Mari Agirre", "Miss Martiartu", "Iñigo Loyola" eta "Madamoiselle Bermeo"), botxoko gizartea irudikatzeko erabilitako umore ironikoa izanik nagusi.

Hirian izan zuen eragina handia izan zen eta Metro Bilbaok ere bat egiten du omenaldiarekin. Jaialdiaren baitan, Moyua eta Abandoko geltokietan, tamaina handiko paneletan, Eguillorren ilustrazioak eta aipatutako umorezko tira batzuk jarri dira ikusgai.

"Eguillor en El Correo", Alcalá Unibertsitateko Fundazio Orokorraren Umore Grafikoaren Programak ekoiztu du eta programaren arduraduna den Juan Garcia Cerrada da erakusketaren komisarioa.

Juan Carlos Eguillor (Donostia, 1947 - Madril, 2011) autorearen iritziz, "gai guztiak umorez hartu beharko ziren, egoera oso beltza eta beldurgarria izan arren". Pentsamendu honek irudigilearen izaera biltzen du, Bilborekin estuki lotua zena 1960ko hamarkadaren erditik aurrera. Bertan sortu zituen bere pertsonai ospetsuenak, botxeroak goitik behera, garaiko egunkari eta aldizkari garrantzitsuenen orrialdeak ilustratu zituztenak, hala nola 'El Correo', 'Diario Vasco', 'Egin', 'Euskadi Sioux', 'Hermano Lobo', 'Diario 16', 'Fotogramas', 'Triunfo' eta 'El País'.

Bere ospea hain izan zen handia, 1978ko Aste Nagusiko kartelaren irudigile aukeratu zutela, Aste Nagusiaren lehen edizioan; 1987an ere errepikatu egin zuen lana. Umeentzako eta gazteentzako ilustrazio artistikoak ere garatu zituen.