Bilboko Berreginen Museoak Venusen maitasun istorioak azalduz ospatuko du San Balendin eguna

Venus Italikoa
Foto: Berreginen Museoa

BILBO, 10 Feb. (EUROPA PRESS) -

   Bilboko Berreginen Museoak Venus maitasunaren jainkosa greziarraren zazpi eskultura erakutsiko dituen ibilbide gidatua eskainiko du datorren asteartean, otsailaren 14an, San Balendin eguna ospatzeko asmoz. Bisita arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta Afrodita edo Venus izenez ezagutzen zen jainkosak gizakiekin zein beste jainko batzuekin izan zituen maitasun istorioen sekretu guztiak azaleratuko ditu.

   San Balendine eguna ospatzeko aukeratu diren artelanak, Partenoneko "Afrodita eta Dione", Canovaren "Venus Italikoa", "Venus makurtua", "Miloko Venus", "Knidoren Venus" eta "Eskilinoko Venus" dira, baita Pieter Paul Rubens margolariaren "Parisen epaiketa" koadroa ere. Museoak "Zazpi senargai zazpi Venusentzat" izena jarri dio bisitari.

   Museoak une honetan bere aretoetan erakusten dituen artelan horietako bakoitza, Venusek bizi izandako amodio istorioetako batekin erlazionatuko da. Horrela, bisitariek jakingo dute Afrodita, Hefestorekin ezkonduta zegoela, Ares gerraren jaunarekin oheratu zela; Heliosek maitaleak harrapatu eta Hefestori jakinarazi zion. Senarrak, erabat jeloskortuta, brontzezko sare fin eta apurtezina egin zuen, eta Aresen ohean jarri. Maitaleak oheratu zirenean, sareak biak bildu zituen, eta horrela aurkeztu zituen Hefestok gainerako jainkoen aurrean, Afroditaren eta Aresen lotsarako.

   Gertakari erromantiko horretatik sortu ziren Venusek Olinpoko beste jainko batzuekin izan zituen gainerako maitasunezko abenturak. Bisita gidatuan, Hermes eta Dionisio jainkoekin izan zituen harremanak ere ezagutu ahal izango dira.

   Gizakiak ere liluratuta geratu ziren jainkosaren edertasunaren aurrean. Horrela, Ankises eta Adonis gizonik ederrenarekin izan zituen harremanak azalduko dira, bi gizon horiek guztiz sorginduta geratu zirelako jainkosaren edertasunaren aurrean, Boutesekin eta Faetonekin gertatu zen bezala.

   Rubensen koadroari dagokionez, Parisen Epaiketaren istorioa kontatuko da. Zeus jainkoak, Atenea, Hera eta Afrodita jainkosen arteko ederrena aukeratzeko eskatu zion Parisi; Paris ederrak Afrodita aukeratu zuen, hark Troiako Helena lurreko emakumerik ederrena ei zenaren maitasuna agindu ziolako. Paris Helena eskatzera joan zenean, berak jakin eta nahi barik, Troiako gerra historikoa sortu zuen.

El vídeo comenzará después de 21 segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Hesjedal remonta a 'Purito' y gana el Giro Nuevo disco de Bon Jovi a principios de 2013 Matthew McConaughey se meterá en la piel de John F. Kennedy

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.