Bilboko DBHko 216 ikasle aurkeztu dira Casilda Iturrizar-Epaltzaren Alarguna 2017ko beken deialdira

Iazko bekadunak
BILBOKO UDALA
Actualizado: miércoles, 14 junio 2017 11:08

BILBO, 14 (EUROPA PRESS)

Bilboko 36 ikastetxetako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 4. mailako 216 ikasle aurkeztu dira Casilda Iturrizar-Epaltzaren Alarguna 2017ko beken deialdira. Bilboko Udalak antolatzen du ekimena, eta Batxilergoa, heziketa zikloak eta unibertsitate ikasketak egiten laguntzeko hamar beka banatzen ditu.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, probetan kalifikaziorik onenak lortu dituztenentzat izango dira bekak. Ikasleek bost ariketa egingo dituzte asteazkenean eta ostegunean, zenbat dakiten frogatzeko. Gaztelania eta Literatura, Euskara, Atzerriko Hizkuntza, Matematika, eta Geografia eta Historia dira proben gaiak, eta azterketak Miguel de Unamuno institutuan egingo dira.

Behin behineko notak www.bilbao.eus webgunean ikusi ahalko dituzte ikasleek ekainaren 23tik aurrera. Behin betiko kalifikazioak ekainaren 30ean argitaratuko dira. Bekak urriaren 30ean emango dituzte Bilboko udaletxeko Arabiar aretoan izango den ekitaldi batean.

Aurten ere igo egin da beketara aurkeztu diren ikasleen kopurua. Iaz 170 izan ziren eta aurten 216, eta horrela, parte hartzea %140 igo da. Neskak gehiago dira mutilak baino (149 eta 67, hurrenez hurren).