Bilboko Erriberako Merkatuak 1,8 milioi lagun jaso zituen 2012an

Erriberako merkatuaren sarreretako bat
Europa Press
Actualizado: lunes, 4 febrero 2013 13:02

BILBO, 4 Feb. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Erriberako Merkatuak 1.843.464 bisitari jaso zituen 2012. urtean, hau da, egunean 6.000 pertsona baino gehiago. Pertsonak zenbatzeko ekipoak merkatuaren hiru sarreretan daude kokaturik, hau da, San Anton eta Erribera eta Mesedeetako kaleetan, eta horrela, Bilbao Zerbitzuak elkarteak hornidura-zentrora sartu direnen kopuruaz gainera, merkatura joateko ohiturak ere ezagutu ahal izan ditu.

Merkatu bilbotarreko arduradunek adierazi dutenez, 2012ko ekitaldian bildutako datuen arabera ondorioztatu da azokara hurbiltzen diren bisitarien %93 goizez joaten dela (8:00etatik 15:00etara), eta gainerakoak, berriz, arratsaldez (merkatuak, astearte eta ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara irekitzen du). Hain zuzen ere, jende gehien izaten dituzten orduak, astelehenetik ostiralera zein larunbatetan, goizeko 11:00k eta 12:00ak izaten dira, eta egunik jendetsuena, larunbata, 10.000 pertsonak gainditzeraino.

Joan den abenduan merkatuaren Mesedeetako hegala ireki zen jendea bertatik sartzeko, eta horrela hirugarren atea jarri zen, jendea barrura sartu zedin. Aitzitik, ordura arte, pertsonen %63 Erriberako kalean dagoen atetik sartzen zen eta %37 San Antongo hegaleko atetik. Sarrerak zenbatzen hasi zirenetik, 2012ko abendua izan da bisitari kopururik handiena jaso dituen hilabetea, 258.114 pertsonarekin.

Azkenik, 2013ko urtarrilaren, merkatura sartutako jendearen kopurua honela banatu da: %50 Erriberako kaletik, %32 San Antongo hegaleko sartzekoa tetik eta %18 Mesedetako hegaleko atetik.