Bilboko eta Bordeleko gazte sortzaile, teknologo, artista eta ekintzaileen arteko loturarako proiektu bat sortu dute

Actualizado: jueves, 16 enero 2014 14:08
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Udalak eta Akitania-Euskadi euroeskualdeak "BioBx" sortu dute, hiriburu bizkaitarreko eta Bordeleko gazte sortzaile, teknologo, artista eta ekintzaileen artean lotura bat sortzeko helburuarekin.

   Bilboko Udaleko Gazteria, Euskara eta Kirol Sailak jakinarazi duenez, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz Bilboko Gazteen Gaietarako Zerbitzuaren lan ildoaren barruan dago ekimen hau. Bilboko gazteen eta Europako gazteen artean konexioa eta harremanak errazteko lanean aritu izan da zerbitzua.

   "Mugarik gabeko sormen digitala" lelopean, BioBX (Bilbao-Bordeaux) proiektuak 'sound design' eta oihal elektronikoak bezalako arloekin egindako gazteen sormen lanak zabalduko ditu abangoardiako tresnekin -3D inprimagailuak eta Do It Yourself Arduinoz hardware-.

   Bilboko Udalak teknologia digitalen sormena sustatzeko abiarazitako Gaztea Tech eta Maker Taldea programetako partaideen artean aukeratutako zazpi gazte bilbotarrek lan egingo dute Bordeleko zazpi gazterekin batera, Lab interaktibo ibiltari bat eta webgunea sortzeko. Aplikazio horretan mapa bakarrean bilduko dira Bilbo-Bordele ardatzeko gazte guztientzat interesgarriak diren sormen espazio guztiak.