Bilboko eta Uztaritzeko txistularien bandak, elkarrekin asteazkenean Bilbon

Uztaritzeko Txistularien Banda
BILBAOMUSIKA
Actualizado: lunes, 6 febrero 2017 18:05

BILBO, 6 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udal Txistularien Bandak eta Uztaritzeko Txistularien Bandak kontzertua eskainiko dute elkarrekin asteazkenean, otsailaren 8an, Bilboko Euskalduna jauregian, 20:00eta hasita. Sarrera doakoa izango da, BilbaoMusika erakundeak jakinarazi duenez.

Txistua protagonista izanik, emanaldian zehar obra oso ezagunak interpretatuko dira, besteak beste, "Arno dantza", "Donostia", "Zortziko Ravel jauna", "Birigarroa", "Habanera", "Gogoaren baitan", "Eire aire", "Lapurtar dantzak", "Korrika dantza", "Iparragirreren biziantz laburra", "Ihauteri soinua" eta "Hiru piztiak".

Garikoitz Mendizabalek (txistu eta zuzendaria), Idoia Kareagak (txistu), Gorka Zabaletak eta Sabin Bikandik (silbotea) eta Asier Garciak (perkusioa) osatzen dute banda bilbotarra, eta Kattalin Hairak eta Intza Daguerrek (txistu), Pauline Lafittek (silbotea eta txirula), Jokin Irungarayk (atabala eta perskusioa), Nelly Guilhemsansek
(biolina), Fermin Garaikoetxeak (bombardinoa) eta Paul Carriquiryk (laguntzailea) Uztaritzekoa.