Bilboko Euskal Museoak obrak hasiko ditu klaustroan

Actualizado: lunes, 21 septiembre 2015 14:29

BILBO, 21 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren menpeko Euskal Museoak obrak hasiko ditu bere klaustroan, Gondra Fundazioak egindako ekarpenari esker. Obrak astearte honetan, irailaren 22an, hasiko dira.

   Museoko arduradunek jakinarazi dutenez, obren helburua Mikeldiko idoloak duen hezetasuna murriztea da eta, hain zuzen, kapilaritateagatiko hezetasunaren igoera murrizteko egingo dira. Izan ere, Mikeldiko eskultura klaustroaren erdian dago.

   Modu honetan, obrak astearte honetan, irailaren 22an, hasiko dira, eta urte amaierarako bukatzea espero da. Denbora tarte horretan, ezin izango da klaustroa bisitatu.