Bilboko La Fundicion aretoak neguko egoitzen deialdia egin du

Actualizado: martes, 8 enero 2013 13:10

BILBO, 8 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bilboko La Fundicion aretoak urtarrila eta maiatza bitartean eskainiko dituen egoitzen deialdia egin berri du. Aurten, Idoia Zabaleta, Tamara Cubas, Matxalen Bilbao, Mizel Theret eta German Jauregi artistek parte hartuko dute egitasmo honetan, areto bilbotarreko arduradunek jakinarazi dutenez.

La Fundicion aretoak, baliabideen zentroa izanik, eta ikerketa, sormen eta ekoizpen prozesuekin lotuta, konpainiek euren prozesuen faseak burutzeko gune bat izateko duten beharrizanekin konektatu nahi du, eta horretarako, bere egitarauan pieza aurkeztu aurreko datetan konpainia horiekin lan egitea proposatzen du bere ekipamendua eta lanerako gunea eskainita.

Halaber, ikus-entzuleekin eta gainerako profesionalekin lotura garatzeko interesa duen gune bezala, sormen prozesuen eta gonbidatutako eta tokiko artisten artean hurbilketa lortzeko zubiak jartzen dituen tresna bezala eta sormen berri bat eta bere dramaturgia martxan edota eszenan jartzeko behar den egitura hurbilagotik ezagutzeko interesa dutenak hurbiltzeko tresna bezala planteatzen du La Fundicionek bere egoitza.

Horrela, neguko egoitzak urtarril honetan hasiko dira, Idoia Zabaleta dela artista gonbidatua; martxoan Tamara Cubas izango da; apirilean Matxalen Bilbao; eta azkenik, maiatzean, bi egoitza eskainiko dira, Mizel Theret eta German Jauregi artistekin. Parte hartzeko interesa dutenek 944 753 327 telefonora deitu eta info@lafundicion.com posta elektronikora idatzi dezakete.