Bilboko Harrapazank programan izena emateko epea datorren igandean amaituko da

Harrapazank programa
BILBOKO UDALA
Actualizado: martes, 31 enero 2017 14:49

BILBO, 31 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Harrapazank gazteentzako programan izena emateko epea datorren igandean bukatuko da, otsailaren 5ean. Programa 8 eta 18 urte bitarteko gazteentzat da, talentua eta sormena erakutsi dezaten. Iaz 330 gaztek parte hartu zuten programan: 260 gaztek talentuen lehiaketan eta 66 tailerretan.

Modu honetan, egitasmoaren arduradunek gogoratu duteneza, gazteek datorren igandera arteko epea dute www.harrapazank.eus web orrian izena emateko. Horretarako, fitxa bete eta gurasoen berariazko baimena erantsi behar dute.

Harrapazank programaren barruan, alde batetik, Distirazank atala dago, bi kategoriarekin: Harrapazank Junior, 8-13 urtekoentzat, eta Harrapazank Senior, 14-18 urte bitartekoentzat. Kategoria bietan kastina egingo da gazteek euren talentua erakusteko antzerkian, dantzan, musikan, bakarrizketetan, txisteak kontatzen edo bertsotan.

Horren ondoren, kategoria bakoitzeko hamar talde aukeratuko dira. Talde horiek maiatzean egingo diren azken galetan parte hartuko dute euren trebezia erakusteko. Gala horietan irabazleak aukeratuko dira eta 500na euroko bi sari banatuko dituzte kategoria eta gala bakoitzean.
Aurten, berritasun modura, programa ez da maiatzeko galekin amaituko, uda ostean ere izango baita, sorpresekin gainera.

Beste alde batetik, Probazank atala Harrapazank eta Bilrobot tailerrek osatuko dute. Harrapazank 9-18 urtekoentzako tailerrak dira, graffiti, DJ, sukaldaritz edo smartphone gailuekin egindako argazkiei buruzkoak; Bilrobot, aldiz, 8-12 urte bitartekoentzat da, eta errobotikako tailerrak, bideo jokoak, popping dantza eta selfien lehiaketa ditu.