Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak diplomak eman dizkie makina-erremintako bigarren promozioko ikasleek

Actualizado: miércoles, 2 febrero 2011 17:36

BILBO, 2 Feb. (EUROPA PRESS) -

Sare industrialaren eta bere inguruaren zerbitzu bokazioa zintzo jarraituz, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoak Makina-Erremintako Gela eta Fabrikazio Teknologikoaren Gela jarri zituen martxan 2009an eta gaur banatu ditu bigarren promoziori dagozkion diplomak. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industrian sektore garrantzitsuenetarikoa den goi mailako teknikariak prestatzeko kurtso honetan 22 ikaslek parte hartu dute.

Makina-erremintaren sektoreak, industria-fabrikatzaile gehienentzako, txirbil-harroketaz piezak moldatzeko, estanpatzeko, mozteko eta elektra-higatzeko espezializazioa dauka, eta tornuak, fresatzaileak, zulagailuak edo leuntzaileak dira bere lanerako gaiak.

EAEk mundu mailan punta-puntako lekua betetzen du sektore honetan, Europa mailako hirugarren ekoizlea eta laugarren esportatzailea baita, bai eta mundu mailako bederatzigarren esportatzailea ere. Jarduera estrategiko maila hau mantentzea da Makina-Erreminta Gelaren helburuetako bat.

Ingeniaritza Automatikoan eta Elektronika Industrialean espezializatutako bosgarren ikasturteko ikasleei zuzenduta dago Gela eta mekanizazio prozesuak, diziplina anitzeko prozesuetan bateratzen dira: diseinuan, automatizazioan, informazio teknologien berrikuntzan eta kudeaketan. Karrerako azken urtearekin batera egiten den ikastaro trinkoa da eta praktikak zein karrera amaierako proiektua egitea eskaintzen du sektoreari edo enpresei lotuta dauden zentro teknologikoetan edo enpresetan, bereziki automozioari, aeronautikari edo prezisio gaiekin lotura duten enpresetan.

Eskolako irakasleekin batera, Tekniker-IK4, Ideko-IK4 edo Fatronik-Tecnalia zentro teknologikoetako profesionalek parte hartzen dute, bai eta Diseño-3D, Diede edo Fagor Arrasate punta-puntako enpresek ere. Makina-Erremintako Fabrikatzaile Elkarteak (AFM) zenbait jarduerekin eta praktikak eskainiz laguntzen du ekimen hau, eta instituzioen aldetik, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Hezkuntza sailen eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomiaren Sustapenerako Sailaren babesa du Gelak.

Norberto Lopez de Lacalle Eskolako Ingeniaritza Mekaniko Saileko irakaslea eta Gelako zuzendariaren esanetan, "gelaren helburu nagusia, sektoreko I+G eta berrikuntzan lidergoaren bokazioa duten ingeniariak sortzea da, maila goreneko gaitasuna duten teknikari gazteen beharra dagoelako eta enpresei euren parte hartzearekin, balioa erantsi diezaioten".

BI PROIEKTU BERRITZAILE

Azken belaunaldiko makina-erremintak sistema "mekatronikotzat" jo daitezke, kontrolerako mekanika eta elektronika bateratzen direlarik, modu azkarrago eta eraginkorragoan ekoizteko. Makatronika zenbait diziplina batera jasotzea da, mekanika eta kontrolerako teknikak menperatzea eta era honetan, ohiko diseinuaren eta kontrolaren atalen mugak gainditzea.

Makina-Erremintako Gelako bigarren promozioko ikasle hauek sektorean gaur egun burutzen ari diren I+G proiektu berritzaile bitan parte hartu dute. Lehena, bost ardatzetako fresatzaile baten eta eginbehar anitzeko makina berrien diseinuari dagokio, fabrikatzaile zein erabiltzaileentzako aurrerapen handi bat suposatzen dutelarik. Ekipo hauek pieza baten fresaketa eta torneaketa bateratzen dituzte eta honetarako software handia behar da makinaren uneoroko mugimenduak egiaztatzeko.

Gelako ikasleek parte hartu duten bigarren proiektu aurrerakoia, industria aeronautikorako osagai geometriko konplexuen elektra-higadurari dagokio, erantsitako balore handia duten eta makina erabilera baxuan fabrikatutako piezei dagokiona. Aireontzien osagai hauek, CAD erreminta berri bat behar dute, ardatz anitzeko ibilbidearekin eta mekanizazioan interferentziak saihesten dituena.

I+G proiektu honek, Makina-Erreminta eta osagai aeronautikoko sektoreen arteko kolaborazioa erakusten du, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa unibertsitate eta enpresen arteko elkargune eta zubi izatearekin batera, kualifikaziorik gorena duten profesionalen prestakuntzari dagokionez.