Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak "Itsasoa artean, itsasoaren artea" erakusketa irekiko du datorren astean

Actualizado: viernes, 21 enero 2011 13:10

BILBO, 21 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak "Itsasoa artean, itsasoaren artea. Bilboko Arte Ederren Museoko bilduma" izenburuko erakusketa aurkeztuko du urtarrilaren 24an. Erakusketa urtarrilaren 25etik maiatzaren 29ra arte egongo da ikusgai, museoko iturriek jakinarazi dutenez.

Erakusketa hau, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa eta Bilboko Arte Ederren Museoaren arteko lankidetzaren emaitza da, eta BBKren laguntzarekin burutu da. Bere komisarioa den Jose Luis Merino Arte Ederren Museoko Kontserbazio eta Zaharberritze Saileko buruak balio handiko 90 artelan bildu ditu, hala nola margolanak, grabatuak eta argazkiak, guztiak Bilboko Arte Ederren Museoko bildumakoak eta denek ere gai berdina dutelarik ardatz: itsasoa.

Artelan hauen egileak XIX. eta XX. mendeetakoak dira, besteak beste, Carlos de Haes, Anselmo Guinea, Francisco Iturrino, Joaquim Sunyer, Aurelio Arteta, Valentin de Zubiaurre, Julian de Tellaeche, Antonio de Guezala, Jose Maria de Ucelay, Alberto Schommer, Menchu Gal, Mari Puri Herrero, Agustin Ibarrola, Marta Cárdenas, Guillermo Pérez Villalta edo Manolo Valdes.

Artelanen aukeraketan herri-kulturan sustraitutako alderdi etnografikoak hartu dira kontuan, bai eta Bilbok portu gisa izandako garrantzia islatzen duten alderdiak ere.