Bilboko itsasadarreko uretan egingo da lehen aldiz Club Deportivoren igeriketa-zeharkaldia

Actualizado: sábado, 9 julio 2011 12:30


BILBO, 9 Jul. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Itsasadarreko uretan, lehendabizikoz, Bilboko lehiaketa zaharrenetako bat egingo da: Itsasadarra igeriketan zeharkatzeko Club Deportivoren 72. edizioa larunbat hoentako goizeko 11etan abiatuko da, Uribitarteko pantalanetik, Bilbo Infotik argitu dutenaren arabera.

Club Deportivoren Igeriketa probaren lehenengo edizioa 1934. urtean egin zen, Abrako uretan, baina 1971an azken aldiz egin zuten. Industrializazioaren ondorioz Bilboko Itsasadarrak metatutako kutsadura hazten zihoanez, proba Lekeitiora eraman zen, eta bertan antolatu zen 1998ra arte.

Urte hartan, Club Deportivoren Itsasbidea Igeriz izeneko proba Ereaga hondartzan (Neguri) egin zen, eta horrela jarraitu zuen 2006. urtera arte, izan ere kokapena berriro lekuz aldatu zen, zehatz-mehatz, Plentziara.

Hain zuzen ere, Bizkaiko kostaldeko herri ezagun honetan, Club Deportivoren bultzadari esker, Itsasbidea Igeriz probak inoiz izandako parte-hartzaile kopuru handiena eduki zuen, guztira450 igerilari.

Bilboko Itsasadarra berroneratzeko prozesu luze eta neketsuaren ostean, orain agertoki ezin hobea daukagu horrelako ekitaldiak burutzeko. Hori dela-eta' Club Deportivoren Itsasbidea Igeriz probaren antolatzaileek erabaki dute proba jatorrizko kokapenetik gertu antolatzea.

Club Deportivoren lehiaketa honek proba bi dauzka. Lehenengoa goizeko 11:00etan hasiko da, 680 metroko ibilbide batekin. Bertan, kirol modalitate honetako (14 urte arteko) gizonezko zein andrazko promesak izango dira. Jarraian, distantzia honetako gainerako kategorien txanda edukiko dugu.

Bigarren probari dagokionez, luzeena (2.380 metro) goizeko 11:30ak inguru hasiko da. Bertan, andrazko senior, master eta beteranoak gehi ezgaitasunak dituzten kirolariak egongo dira. Bost minutu beranduago gizonezko senior, master eta beteranoak abiatuko dira.