Bilboko Kafe Antzokia itxita egongo da abuztuaren 1etik 15era biana 16an berriro irekiko dute

Actualizado: viernes, 5 agosto 2011 18:50

BILBO, 5 Ago. (EUROPA PRESS) -

Abuztuaren 1etik 15era itxiko dute Bilboko Kafe Antzokia oporrak hartu baitituzte, baina esan dutenaren arabera 16an berriro izang oda zabalik. Ireki eta lau egunetara Bilboko Jaiei hasiera emango zaie, eta egun horietara hainbat ekintza prestatu dituztela adierazi dute ohar baten bidez.

Txupina jaurtiko den egun berberetik hasita ekingo diote egitarauari, abuztuak 20tik hain zuzen,Ray Gelato eta bere orkestra izango direlarik ikusgai. Gau berean, The Shimmy Shakers taldeaz ere gozatu ahal izango da.

Besteak beste, Delorean (abuztuak 22), Young Talent Shoe eta Mursergo (abuztuak 23), Los Coronas eta The Fakeband (abuztuak 24), Atom Rumba eta Xabi eta Petti bikotea (abuztuak 25), The Exciments eta Al Supersonic & The Teenagers (abuztuak 26), eta Capsula eta Split77 (abuztuak 27) izango dira Bilboko Kafe Antzokian emanaldiak emango dituzten taldeak.