Bilboko Kafe Antzokiak "Kutxa Beltza" programa osatu du goiko aretoan

Chris Brokaw izango da
Foto: KAFE ANTZOKIA
Actualizado: jueves, 8 enero 2015 11:17
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 8 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Kafe Antzokiak "Kutxa Beltza" espazio kultural irekia abian jarriko du urtarrilean. Goiko aretoan egingo dira emanaldiak, klub giroan eta entzulearekiko hurbiltasun zuzena bilatuz, eta zenbait euskarri eta estiloko ekitaldiak ikusteko aukera izango da, Kafe Antzokiko arduradunek jakinarazi dutenez.

   Aipaturiko iturrien arabera, sarritan artista eta zaletua banatzen dituen tartea handiegia izaten da, eta hori saihestea bilatuz, Kafe Antzokiko goiko aretoa eraberritu egin da: beltz koloreko teloi handiak apaingarri, agertoki mugikorra ezarri da, soinu eta argi ekipamendua handitu.

   Horri guztiari esker, eta lekuak duen berotasunak lagunduta, publikoa aurrez aurre aurkituko da ikustera doan taldearekin. "Hurbileko konplizitatea" bilatzen duen tokia izango da, "klub txiki baten giroan sartuta artista eta publikoaren arteko interakzio zuzenena lortzeko asmorarekin sortutakoa".

   Horrela, urtarrileko egitarauari dagokionez, datorren asteazkenean, hilaren 14an, Chris Brokaw eta Kim Fasticks arituko dira; 15ean Josh Rouse; 22an, Morau eta Beñardo; eta 23an, Luke Winslow-King.