Bilboko Katalunia kalean izandako harrapaketa baten balizko lekukoen laguntza eskatu du Udaltzaingoak

Actualizado: jueves, 26 mayo 2011 20:33

BILBO, 26 May. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udaltzaingoak gaur arratsaldeko 13:15 aldera hiriburu bizkaitarreko Katalunia kalean izandako harrapaketa baten balizko lekukoen laguntza eskatu du, gertatutakoa argitu ahal izateko.

Udaltzaingo bilbotarretik jakinarazi dutenez, auto batek emakume bat harrapatu du gertaeran. Gidaria emakumearen egoeraz galdetu du, baina berarekin hitz egin ondoren tokitik alde egin du.

Emakumeak laguntza medikoa behar izan du ondoren, eta horregatik, gidariari eta istripuaren balizko lekukoei Bilboko Udaltzaingoko Argiketen Unitatearekin harremanetan jartzeko eskatu diete, Luis Brñas kaleko 14-16 zenbakietan dauden Garellanoko egoitzara joanda edo 944 205 040 telefonora deituta.