Bilboko metroaren Arizeko geltoki berriak ia 8.100 bidaiari izan ditu lehen egunean

Actualizado: miércoles, 2 marzo 2011 18:20

BILBO, 2 Mar. (EUROPA PRESS) -

Arizeko (Basauri) bezeroek egun osoko metro zerbitzua izan zuten atzo goizeko 6:00etatik aurrera lehenengo aldiz, asteleheneko inaugurazioaren ondoren, eta guztira 8.095 bidaiarik erabili zuten Metro Bilbaoko geltoki berria.

Metroaren arduradunek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, norako sarrienak Bilboko Abando eta Moyua, Ezkerraldeko Gurutzeta eta Barakaldo eta 1. lineako Areeta eta Erandio izan ziren. Era berean, alderantzizko noranzkoan, Arizeraino joan ziren bidaiaririk gehienak bat zetozen norako horiekin, hau da, esan gehienek joan-etorriko bidaiak egin zituzten.

Metroaren Basauriko lehenengo geltokiko 8.905 bidaia horiek metroaren sare osoko guztien %2,59 izan ziren. Jende gehien 13:00etatik 15:00etara bitartean eta 18:00etatik 20:00etara bitartean ibili zen, 1.471 eta 1.465 lagun, hurrenez hurren.

Atzoko eguna "guztiz normal" joan zela nabarmendu dute metroaren arduradunek eta, itxura guztien arabera, Arizeko geltokia estreinatu zutenek bazekitela lehendik zelan erabili metroa.