Bilboko Ondare aretoak urtarrilaren 29ra arte luzatu du "Izadiaren Argazkilariak 2010" erakusketa

Actualizado: lunes, 17 enero 2011 13:57

BILBO, 17 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Ondare aretoak urtarrilaren 29ra arte luzatu du "Izadiaren Argazkilariak 2010" erakusketa, izandako arrakasta ikusirik. Erakusketa astelehenetik ostiralera bisita daiteke goizez eta arratsaldez, eta baita larunbat goizez ere, areto bilbotarretik jakinarazi dutenez.

"Izadiaren Argazkilariak 2010" erakusketak Veolia Environnement Wildlife Photographer of the Year lehiaketan 2009an sarituriko argazkien bilduma da. Guztira 90 argazkilari dira, mundu osoko 94 herrialde baino gehiagokoak.

Ondare aretoak ikusgai duen erakusketaren bitartez, bisitariak aukera du "lurreko bizitzaren bikaintasun, dramatismo eta aniztasunaz gozatzeko", areto bilbotarreko arduradunek nabarmendu dutenez.