Bilboko Portuko Agintaritzak EMAS ingurumen ziurtagiria jaso du

Ana Oregik eman dio ziurtagiria Asier Atutxari
Foto: IREKIA
Actualizado: viernes, 9 enero 2015 12:53
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 9 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik EMAS ziurtagiria eman dio Bilboko Portuko Agintaritzako lehendakari Asier Atutxari. Ziurtagiri horren bidez, Bilboko Portua Europar Batasunaren Ingurumen Kudeaketa eta Ikuskaritzako Erregistroan inskribatua dagoela egiaztatu da.

   Atutxaren arabera, ziurtagiriari esker, "Bilbo erreferentziazko portu bihurtzeko eta gizartearekiko arduratsuak diren politikak eta irizpideak borondatez integratzeko bidean aurrera jarraitzen du Portuko Agintaritzak". Hain zuzen ere, 2013-2017rako Bilboko Portuaren Plan Estrategikoan jasota daude politika eta irizpide horiek.

   Oregik nabarmendu du Bilboko Portuak ingurumen ziurtagiri hau lortzeko duen interesak erakusten duela Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE) "bikaintasun logistikoan bideratuta" dagoela, "non jasangarritasuna edozein ekimenen oinarri den".

   Halaber, Atutxaren hitzetan, "ziurtagiri hori urrats bat gehiago da erakundeak erantzukizun sozialarekiko duen konpromisoaren barruan, eta berebiziko garrantzia duen gai bati erantzutea du helburu: enpresa publikoaren kanpoko erantzukizunek bat etorri behar duten herritarren eskubideekin".

   Lehen urrats gisa, Bilboko Portuko Agintaritzak kalitatearen, prebentzioaren eta ingurumenaren kudeaketa sistema bat ezarri zuen (UNE-EN-ISO 9001, OSHAS 18001 eta UNE-EN-ISO 14001 arauen arabera). Jardueren plangintza, ikuskapen eta etengabeko hobekuntzarako ekintzak sartzen dira. Dena den -Portuko Agintaritzak bere erabiltzaile eta bezeroekin duen eradugarritasun konpromisoa, erantzukizun soziala txertatzeko bidean aurrera egin dezan portuko komunitatea dinamizatzeko rola eta ingurumen eta ekonomia jardueretako bikaintasunaren beharra direla eta-, bere kudeaketa sistema integratua mantentzeko eta hobetzeko, EMAS III araudiari atxikitzea erabaki zuen.

   Bilboko Portuko Agintaritzak -270 langile ditu- uste du EMAS ziurtagiriak aukera ematen diola zuzendaritza lana hobetzeko eta lan egiteko modua aldatzeko, kudeaketa eraginkorragoa eta arduratsuagoa lortzeko, eta, era berean, erakundearen zilegitasuna eta aintzatespen soziala hobetzeko, gardentasuna ematen baitu eta ingurumen portaera hobetu egiten baita adierazleen bidez eta erakundeari aplikatu beharreko ingurumeneko lege betebehar guztiak betez.

   "Enpresa publikoaren erantzukizun sozialak denon lana izan behar du: lan pertsonal eta kolektiboa, partekatua eta elkarrekikoa, enpresaren barruan eta enpresatik kanpo egin beharrekoa", azaldu du Atutxak.

EKINTZAK

   Bilboko Portuko Agintaritzak ingurumen arloko ekintza ezberdinak planifikatu ditu, esaterako, uraren kalitatea bermatzeko neurriak, besteak beste, lurretik itsasorako isurketak jasotzeko asmo handiko proiektu bat, URA Uraren Euskal Agentziaren eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren arteko lankidetza hitzarmen baten bidez gauzatua.

   Halaber, airearen kalitatearen kontrola egiten du, askotariko parametroak kontrolatzeko kabinen sare bat ezarriz. Alde horretatik, "Bilboko Portuko airearen kalitatearen modelizazioa eta aurreikuspen sistema" bat garatzen eta "ingurumeneko aginte koadro" bat egiten ari da, interesdunei erakusteko duen ingurumen informazioa.

   Gainera, "Zarata Mapa" eguneratu duzea, legeak hala eskatzen ez badu ere, eta hurbileko udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren esku jarri du. Energia eraginkortasuna hobetzeko eta baliabide naturalen kontsumoa murrizteko neurriak ere abiarazi ditu, hala nola energia ikuskaritza bat eta Portuko Agintaritzaren ibilgailu eta ontzien ordez ingurumena gehiago zaintzen dutenak jartzea (ibilgailu elektrikoak, hibridoak, gas bidezkoak).

   Azkenik, Bilboko Portuko Agintaritzak "Ingurumen jardunbide egokien hitzarmena" sinatu du portuko terminalekin, ingurumen hobekuntzetan inbertitzea sustatzeko.